Biharko manifestaziora deia, bailarakoei

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00

Aldaketaldia 2022 ekimenaren barruan, manifestazioa egingo dute bihar, 12:00etan Ermuako plazatik abiatuta, Zaldibarreraino; eta deialdia luzatu diete Urumea bailarako herritarrei ere, bertaratzeko. 59 elkarte, talde eta eragilek egin dute bat Aldaketaldiaren manifestuarekin; tartean, Hernanin Zero Zaborrek. Manifestuak dio, «norabidea aldatzeko hamarkada erabakigarria» dela hau: «datu eta ebidentzia zientifiko ugarik adierazten dute aro baten amaieraren aurrean aurkitzen garela; hau da, oparotasunaren arotik (baliabide ugari eta itxuran mugagabeak), mugak (energetikoak, materialak, biologikoak) gero eta presenteago egongo diren arora». Eta egoera horren aurrean, kapitalismoak eta agintariek duten jarrera salatu dute, eta eskatu dituzte «iraunkortasunean, justizia sozialean eta demokrazia partehartzailean oinarritutako trantsizio ekosozialak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!