Infantilak eta alebinak lehiaketetara itzuli dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00

Gipuzkoako Errendimendu Txapelketa hasiko da asteburu honetan.

CD Hernaniko pelotariek hamabost partidu jokatuko dituzte jardunaldi honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Dagoeneko, atzo izan zituzten partiduak, zenbait pelotarik. Eta gaur eta bihar ere badaude iragarrita partiduak: guztiak dira sailkapen fasekoak. Aste honetan ez dago partidu erabakiorrik.

Jardunaldiko albisterik aipagarriena, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren hasiera da. Covidaren ondorioz, azken geldialdiaren ondoren, probintziako txapelketa jokatuko duten bi bikote alebinak eta lau infantilak lehiaketa hasteko irrikaz daude. Horietako bat, gaur 11:00etan izango da kiroldegiko frontoian. Galatas eta Gaskonek, Behar Zanako bikotearen aurka jokatuko dute. Kadeteetan, Pascual eta Alberdi, Oiarpeko bikotearen kontra ariko dira.

 

Urkizu eta Ortiz de Urbina, Behar Zanaren kontra

Nagusietan partidurik aipagarriena da Urkizu eta Ortiz de Urbinak jokatuko dutena. Gaur 16:30etatik aurrera izango dute partidua. Era berean, aipatzeko da Jarak eta Etxarrik, Elizondon, Oberenaren kontra jokatuko duten txapelketa pribatuko partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!