Eliteko txapelketa abian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00
Eliteko txapelketa jokatuko du Ariane Arrietak.

Amaia Irazustabarrenak Mendizabal izango du bikote gaur Etxarrin, eta Ariane Arrieta Galdos aurrelariarekin ariko da.

Asteburu honetan Euskal Herriko Eliteko Txapelketa hasiko da eta Euskal Herriko Irekiko Txapelketa ere jokatuko da. Txapelketa nagusian bi hernaniar ariko dira, gaur 17:00etatik aurrera, Etxarri Aranazeko frontoian.

Lehenengo partiduan, Martinek eta Ruiz de Azuak, Galdos eta Ariane Arrieta hernaniarra izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partiduan bigarren hernaniarraren txanda izango da. Amaia Irazusbarrena eta Mendizabalek, gorriz, Murillo eta Saezen kontra jokatuko dute. Hasierak beti dira garrantzitsuak eta ongi hasi nahi dute bi palista hernaniarrek.

 

Kerejeta eta Macicior, EH Irekiko Txapelketan 

Euskal Herri irekiko Txapelketak ere bere lehenengo jardunaldia du asteburu honetan. Bertan, Hernani ordezkatuko dute Kerejeta eta Macicior palistek. Aurreneko partidua gaur, 16:00etan, Ikaztegietan jokatuko dute, Gure Pilota 2ren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!