Mundarroren eta Hernaniren arteko derbiz jositako jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00
Hernani eta Mundarro elkarren aurka ariko dira Preferente mailan.

Preferente mailan gaur neskek Zarkumendegin jokatuko dute, eta mutilek Zubipen.

Hernaniren eta Mundarroren artean hiru derbi jokatuko dira asteburuan. Horietako bi Preferente mailan jokatuko dira. Neskek, gaur 11:00etan, Zarkumendegin neurtuko dituzte indarrak, eta mutilak, berriz, gaur 16:00etan izango dira aurrez aurre. Partidu berdinduak espero dira, sailkapenean oso parekatuta baitaude.

Hernaniko bigarren taldeek derbia jokatzen duten bitartean talde nagusiek Zumaiako eta Eibar izango dituzte aurkari. Ohorezko Erregional mailako neskek puntu garrantzitsuak jarriko dituzte jokoan, Zumaiakoren aurka, 18:15etan Zubipen. Mutilek Unben, Eibarren aurka jokatuko dute, 18:30etan.

Eibar bigarren postuan dago sailkatuta eta mailako talde sendoenetakoa da urtero-urtero. Zumaiako berriz, Hernanitik bi puntura dago kokatuta, partidu bat gehiagorekin. 

 Hernani-Athletic

Jubenilen Liga Nazionalean, Hernanik partidu zaila izango du Zubipen, Athleticen aurka, bihar 16:30etan. Bilbotarrak hirugarren daude sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!