Santa eskean, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 00:00

Santa Ageda bezpera ate joka dugun honetan, ahotsak berotzen dabiltza Urumea bailaran. Gaur aterako dira Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako abesbatzak eta musika hizkuntzako ikasleak, koplak abestera, arratsaldeko 18:15etan Erriberako ataritik abiatuta. Ereñotzun, berriz, bihar arratsaldeko 16:00etan aterako dira santa eskean, Ur Mia elkartetik; eta bailara osoan ibili ondoren, Larre Gainen bukatuko dute, afaria eginez. Eta Hernanin, bihar arratsaldeko 17:45etan jarri du hitzordua, Milagrosan, Ohitura Zaharrak taldeak. Haiek, gainera, bigarren entsaioa egingo dute gaur arratsaldeko 19:30etan Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!