Mundarrok lehenengo garaipena ezin lortu

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Neska seniorrek 76-31 galdu zuen Zarautzen kontra eta lehenengo itzulia amaituta ez du garaipena ezagutzen.

Asteburuan Hernani eta Mundarroren arteko derbia jokatu behar zen mutiletan, baina bertan behera geratu zen. Partidua jokatzeko aukera izan zutenak Mundarroko neska seniorrak izan ziren. Zarautzen kantxan aritu ziren, eta 76-31 galdu zuten.

Ez da denboraldi erraza astigartarrentzat. Zortzi partidu jokatu dituzte eta oraindik ez dute garaipena ezagutu. Denboraldiaren erdira iritsi dira eta helburua bigarren zatian partiduren bat irabaztea izango da. 

 

Bigarren taldeak irabazi

Ez dira denak emaitza txarrak izan Mundarrorentzat. Izan ere, senior hirugarren mailako taldeak garaipen ona lortu zuen Erroibideren aurka 66-60 eta juniorretan A taldeak ere bi puntuak lortu zituen Easoren kontra. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!