Partidu ikusgarrian, Hernanik ezin irabazi

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

36-38 galdu du mutilen senior taldeak Txingiduren aurka eta bosgarren jarraitzen du sailkapenean.

Hernaniko mutilen senior taldeak 36-38 galdu zuen asteburuan Txingudi Goserren kontra. Partidu ikusgarria izan zen 13garren jardunaldian jokatutakoa, baina hernaniarrek ezin izan zuten menderatu hirugarren sailkatua. Partidu bizia izan zen, gol askokoa eta erasoan ongi aritu ziren bi taldeak. Taldearen hobekuntza nabaria izan zen, aurkari sendo baten aurrean. Sailkapenean bosgarren jarraitzen du Hernanik 12 punturekin bost jardunaldiren faltan. Hernaniarrek sei partidu dituzte irabaziak eta zazpi dira galdutakoak. 

Neska jubenilek 27-24 galdu zuten Federazio Torneoko lehenengo partiduan Legazpiren kontra eta mutil kadeteek 23-29 irabazi zuten Federazio Torneoan Herrera Bidebieta Bera Beraren kontra.

 

Hernanik irabazi eta  
Mundarrok galdu

Emaitza onena kadete nesketan iritsi zen. Gipuzkoako ligan Hernanik garaipen garrantzitsua lortu zuen Legazpiren kontra, 30-27, eta emaitza horrekin sailkapeneko erdialdean kokatu da. Legazpiarrak goiko postuetan daude eta maila oso ona erakutsi zuen Hernanik.

Ez zuen zorte berdina izan Mundarrok, izan ere, astigartarrek 23-18 galdu zuten Irauliren kontra. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!