Dantza, antzerkia, musika, zinea eta beste asko izango dira hilabete honetan, bailarako kultur agendetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Astigarragako Herri Eskolako ikasleak 2019ko inauterietan.

Hasteko, Astigarragan, Santa Ageda eguna ospatzeko, musika eskolako abesbatzak eta musika hizkuntzako ikasleek koplak abestuko dituzte ostegunean, Erriberako atarian. Hernanin, ostiralean izango da ospakizuna Ohitura Zaharrak taldearekin. 

Urtarrila atzean utzita, dagoeneko aurkeztu dituzte hilabete honetako kultur agendak Astigarragako eta Hernaniko Udalek. Betiko moduan, haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat izango da zeregina.

Ostegunean emango diete irekiera otsaileko egitarauei. Hain justu, Nahastekak emanaldia izango da Biterin, arratsaldeko 19:30etan, Cielo Raso konpainiaren eskutik. Astigarragan, Santa Ageda eguna ospatzeko asmotan, Norberto Almandoz musika eskolako abesbatzak eta musika hizkuntzako ikasleek kopla abestuko dute Erribera kulturguneko atarian, arratsaldeko 18:15etan. Noski, Hernanin ere ez diote hutsik egingo egun honi, eta ostiralean, Hernaniko Ohitura Zaharrak taldea arratsaldeko 17:45etan abiatuko da Milagrosatik, herrian barrena kantu kantari ibiltzeko. 

 

Antzerkia, erdigunean

Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, Metrokoadroka Sormen Laborategiak Bidaide ikuskizuna aurkeztuko du datorren ostegunean, hilaren 10ean, Biterin. Udalbiltzak bultzatutako proiektua da, eta datozen hilebeteetan aurkeztuko dituzte ekimenerako hautatuak izan diren gainerako obra guztiak. Otsaileko emanaldirako sarrerak salgai daude Biteriko leihatilan edo, bestela, online, kultura.hernani.eus webgunean, 8 euroan. 

Astigarragan, berriz, datorren larunbatean izango da antzerkia. Maite Laburu hernanairrak eta Manex eta Ximun Fuchs anaiek Amua antzezlana eskainiko dute. Erriberan jarri dute horretarako hitzordua, arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrerak kulturguneko leihatilan eros daiteke edo, bestela, online eskuratzeko aukera ere badago www.astigarraga.eus web orrian. 8 euroan daude salgai helduentzat eta adin txikikoentzat, aldiz, 4 euroan. 

Bestalde, hilabete honetako agenda berezia izango da Urumea bailarako herritarrentzat. Izan ere, egungo osasun egoerak baimentzen badu eta plangintzan aldaketarik ez baldin badago, inauteriak ospatzeko aukera izango da. Astigarragan, Astigar Elkarteak antolatuta, hilaren 27an, iñudeen eta artzaien konpartsa eta danborrada izango dira. Parte-hartzea irekia da, baina konpartsan atera ahal izateko, baldintza da 15 urte beteta izatea edo aurten betetzea. 

Hernanin, berriz, otsailaren 20an, Hernaniko Musika Bandak inauterietako kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupeetan, eguerdiko 13:00etan. Gainera,  hilaren 21eko astean ere inauterien bueltako ekintzak egingo dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Aurrerago emango dute horren berri.  

Gainerakoan, makina bat ekintza izango dituzte astigartarrek zein hernaniarrek. Aste honetan, larunbatean, mandalak margotzeko aukera izango da Hernaniko Gaztelekuan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Horrez gain, asteburuko zitari eutsiz, haurren zein helduen zinea ez da faltako Biterin

 

HERNANIKO KULTUR AGENDA

Otsailak 3, Nahastekak: 'Hamaika'. Cielo Raso konpainia. 19:30etan, Biterin. 

Otsailak 10, Antzerkia: Geuretik Sortuak - 'Bidaide'. Metrokoadroka Sormen Laborategia. 19:30etan, Biterin. 

Otsailak 12, Erromeria. San Joan konpartsa. 18:00etan, Atsegindegin. 

Otsailak 15, Literatur solasaldia: 'Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu' (Sergi Pámies). Ane Mayozek gidatuta, euskaraz. 19:00etan, liburutegian. 

Otsailak 15, Literatur solasaldia: 'Los colores del incendio ' (Pierre Lemaitre). Amaia Garciak gidatuta, gaztelaniaz. 19:00etan, Biterin. 

Otsailak 19, Haur antzerkia: 'Leihoak'. Teatro Paraiso. 12:00etan, Biterin. 

Otsailak 20, Musika: inauterietako kontzertua. Hernaniko Musika Banda. 13:00etan, udaletxeko arkupeetan. 

Otsailak 20 - martxoak 1, inauteriak. 

Otsailak 22, Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Eraikuntzarako materiala' (Eider Rodriguez). Kattalin Minerrek gidatuta. 19:00etan. Biterin. 

Otsailak 23, Ipuin kontaketa. Lur Korta. 17:30etan eta 18:15etan, liburutegian. 

Otsailak 24, Musika: Idoia Asurmendiren kontzertua 'Ilun eta abar'. 19:30etan, Biterin. 

 Otsailak 26, Musika: Hernaniko Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, udaletxeko arkupeetan. 

 

ERAKUSKETAK

Otsailak 11, olio pintura erakusketaren bukaera. 

 

GAZTELEKUA

Otsailak 6, Mandalak margotzea. 17:30etan, Gaztelekuan.

Otsailak 12, Sukaldaritza tailerra: kroketak. 17:30etan, Gaztelekuan.

Otsailak 16, Eskulanak: lientzoak. 17:30etan, Gaztelekuan.

Otsailak 19, Sexkuntza. 17:30etan, Gaztelekuan.

Otsailak 25, Inauteriak: mozorro Tiktok-a eta photocall-a. 17:30etan, Gaztelekuan.

 

Emanaldietarako sarrerak salgai: 

Biteriko leihatilan emanaldiaren aurretiik. 

Internetez:
www.kultura.hernani.eus
webgunean. 

ASTIGARRAKOA KULTUR AGENDA

Otsailak 3, Musika: Santa Ageda Eguneko kontzertua. Norberto Almandoz musika eskolako abesbatza eta musika hizkuntzako ikasleak. 18:15etan, Erriberako atarian. 

Otsailak 10, Ipuin kontaketa: 'Dordokak lo egin nahi du' (Robero Aliaga). 17:00etan, liburutegian. 

Otsailak 12, Antzerkia: 'Amua'. Artedrama konpainia. 20:00etan, Erriberan. 

Otsailak 13, Zinea: 'Teresa eta galtzagorri'. 16:30etan, Erriberan. 'Apaiz kartzela' proiekzioa eta solasaldia. 19:00etan, Erriberan. 

Otsailak 15, Irakurketa kluba: 'Erabili goldea hilen hezurren gainetik' (Olga Tokarczuk). Saioa Joanesek gidatuta. 19:30etan, Erriberan.  

Otsailak 16-17, Sagarra eta sagardoa: Zapiain sagardotegia ezagutzeko bisitak. AEK-k antolatuta. Otsailaren 16an, 18:30etan; otsailaren 17an, 09:30etan. 

Otsailak 20, Magia: 'Ezinezkoaren logika' emanaldia. Hodei magoa. 17:00etan, Erriberan. 

Otsailak 26, Musika: Urban 13 kolektiboaren kontzertua. 18:30etan, Erriberan. 

Otsailak 27, Inauteriak: Iñude eta artzaien konpartsa eta danborrada. 11:30etan, Ergobiko plazatik abiatuta. 

Otsailak 27, Zinea: 'Ilargirantz'. 16:30etan, Erriberan. 'Seis días corrientes'. 19:00etan, Erriberan. 

Otsailak 28, Literatur solasaldia: 'Salvatierra' (Pedro Mairal). Jorge Carrerok zuzenduta, gaztelaniaz. 19:30etan, Erriberan. 

 

Emanaldietarako sarrerak salgai: 

Hilabete hasieratik Udalaen webgunean: www.astigarraga.eus

Erribera kulturgunean, arratsaldez. 

Erriberako leihatilan, emanaldiaren egunean, ordubete lehenago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!