Imanol Ansa sailkatu da Masterreko semifinalera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Urnietarrak 30-17 irabazi zion Ander Goikoetxeari, eta Javier Urriza izango du aurrez aurre, semifinalean.

Larunbatean jokatu zuten Master Txapelketako bigarren prebia, eta pronostikoak bete zituen Imanol Ansa urnietarrak: 30-17 nagusitu zitzaion Ander Goikoetxea herrikideari. Horrela, semifinaletara pasea lortu du Ansak, eta Javier Urriza izango du aurrez aurre, finalerako txartelaren bila.

Ikusgarriagoak izan ziren jaialdiko beste bi partiduak Galarretan, Kemen Aldaberen, Xabier Azpirozen eta Josetxo Ezkurraren estreinaldiarekin. Aurrenekoan, Aritz Zubiri goizuetarra eta Aldabe nagusitu ziren, Etxarriren eta Azpirozen kontra (35-34). Etxarrik ere, aurrenekoz jokatu zuen, min hartu eta 10 hilabetez kantxatik kanpo egon ondoren. Eta bigarrenean, Ezkurrak eta Juaneneak (aurrenekoz atzelari gisa) irabazi zuten, Segurolaren eta Endika Barrenetxea hernaniarraren kontra (40-36).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!