Beste hainbat asfaltatze lan, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 31a, 00:00

Hainbat kaletako errepidea asfaltatzeko lanetan aritu dira Her­nanin, aurreko asteetan. Eta datozen egunetan ere, beste hainbatetan arituko dira, Hernanin bertan eta Ereñotzun. Horrela, eguraldiak lagunduz gero, bihar eta etzi Florida kaleko zati bat asfaltatuko dute, Agustindarren plazatik Montebideo kaleko bidegurutzera doana. Lanak behetik gora egingo dituzte, eta beraz, hasiera batean Karmelo Labakatik desbideratuko dute trafikoa, Montebideo kalerantz. Agustindarren plazako zatia egiteko, ordea, trafikoa moztu beharko dute; baina zati laburra denez, aurreikusi dute mozketa hori ez dela luzeegia izango.

Bihar eta etzi, baita ere, asfaltatze eta igeltsaritza lanei ekingo diete Ereñotzun, Alkatxurain bidean. Goiko zatia asfaltatu egingo dute, eta beheko zatian, berriz, zoladuran konponketak egingo dituzte. Beheko zatiaren konponketekin jarraituko dute ostegunean eta ostiralean ere. Eta datorren astelehenean, asfaltatze lanak egingo dituzte bertan.

Eta azkenik, Portu auzoan ere aurreikusi dituzte asfaltatze lanak, aste honetan bertan. Ostegunean konponduko dute asfaltoa, Shangai parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!