Bina aukera Biterin eta Erriberan, zineaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 30a, 00:00

'Libertad' pelikularen irudietako bat.

Igande arratsaldea zinearekin gozatzen pasa nahi duenak, primerako aukera dauka gaur, Urumea bailaran. Izan ere, bina aukera izango dira, Astigarragako Erribera kulturgunean eta Hernaniko Biteri kultur etxean. Erriberan, Glup filma jarriko dute haurrentzat, arratsaldeko 16:30etan hasita; eta Libertad 12 urtetik gorakoentzat, 19:00etatik aurrera. Aurtengo Goya sarietan, pelikula onenaren saria jasotzeko hautagaien artean izendatu dute Libertad. Bietarako sarrerak eskuragarri daude astigarraga.eus webgunean, edo saioa hasi baino ordubete lehenago Erriberan: Glup ikusteko 2 euroan, eta Libertad ikusteko 4 euroan.

Biterin, berriz, Robo filma jarriko dute haurrentzat, arratsaldeko 16:30etan hasita. Eta helduentzat, Petit Manan izango da ikusgai, 19:30etatik aurrera. Azkeneko hori, bihar ere jarriko dute, ikuslearen egunean, 16:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!