Odol ematea astelehenean eta asteartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

Odola emateko aukera izango da datozen egunetan. Astelehenean, urtarrilaren 31n, goizuetarrek dute hitzordua, arratsaldeko  17:30etatik 20:30etara bitartean. Aurreratu dute zita daukatenak onartuko dituztela bakarrik. Horretarako, deitu 848 42 05 73 telefono zenbakira edo, bestela, eskatu txanda www.adona.es webgunean. Harrera mediku kontsultan egingo da eta odol ematea, plazan. Asteartean, berriz, otsailaren 1ean, Hernanin izango dira estrakzioak. Azkeneko txanden moduan, Iturolan izango dira, 16:30etatik 20:30etara. Hernaniarrek ere izena eman behar dute 943 007 884 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!