Zarautz aurkari gaur, senior nesken taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00
Gipuzkoako lehenengo mailan, mutilen derbia bertan behera gelditu da.

Mundarroko neskek etxetik kanpo jokatuko dute gaur, 20:30etan. Mutilen taldeen derbia bertan behera gelditu da.

Gipuzkoako lehenengo mailan, Mundarroko nesken taldeak etxetik kanpo jokatuko du jardunaldi honetan. Zarautzen dute hitzordua gaur, arratsaldeko 20:30etan. Une honetan, astigartarrak azken postuan daude sailkapen orokorrean eta, zarauztarrak, berriz, puntu batera dituzte. Beraz, partidu garrantzitsua dute gaurkoa, eta lehia bizikoa izatea espero da.

 

Derbia, bertan behera

Mutilen taldeek, berriz, ez dute norgehiagokarik jokatuko asteburu honetan. Gipuzkoako lehenengo mailan, Mundarrok eta Hernanik derbia zuten jardunaldi honetan, baina bertan behera gelditu da.  Astigarragan zuten partidua, baina, momentuz, beste egun batean jokatuko dute.

Bestelakoan, bada atzo jokatu zen partidurik ere. Hain justu, Gipuzkoako hirugarren mailan, Mundarroko taldeak indarrak neurtu zituen, atzo arratsaldean, Irungo Erroibideren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!