Santos eta Makazaga lider, Binakakoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00
Urnietako izan zen tiraldia.

Urnietan izan zen Binakako Bola Txapelketaren bigarren tiraldia, eta bikain aritu ziren bailarako bolariak.

Binakako Bola Txapelketaren bigarren tiraldia izan zen joan den asteburuan, Urnietan.

Emakumezkoen txandan, Rosa Santosek egin zituen tiraldiak, eta denera, 42 brila bota zituen. Martxeli Kanflankak ere parte hartu zuen, eta 26 brila bota zituen ereñotzuarrak.

Gizonezkoenean, berriz, bailarako bederatzi bolarik egin zituzten tiraldiak. Hauexek izan ziren bakoitzak botatako brilak: Mikel Arroiok, 47; Joxe Mari Etxebestek, 45; Aner Minerrek, 44; Iñaki Minerrek, 43; Fernando Gallegok, 42; Ibon Minerrek, 42; Fermin Zuloagak, 42; Leandro Minerrek, 34; eta Patxi Loreak, 27.

Egindako tiraldiekin, gizonezkoen sailkapen orokorrean, Mikel Arroiok eta Fermin Zuloagak zazpigarren postua osatzen dute 155 brilarekin. Patxi Loreak eta Fernando Gallego bederatzigarren daude 153 brilarekin. Joxe Mari Etxebestek eta Ibon Minerrek 151 brila bota dituzte, eta 11. postuan daude. Leandro Miner eta Iñaki Miner 19. postuan daude, 139 brilarekin. Eta, azkenik, Aner Minerrek eta Ander Etxebestek 134 brila bota dituzte eta azken hirugarren postua dute.
Emakumezkoen kasuan, Rosa Santosek eta Miren Makazagak 143 brila bota dituzte eta lidergoa dute. Kanflankak, Nagore Minerrek eta Eli Aizpuruak, aldiz, 97 brila bota dituzte eta zazpigarren postua betetzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!