Euskal Herriko Kluben arteko Ligan garaile, Irazustabarrena eta Arrieta

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00
Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta EHko kluben arteko txapelarekin.

30-18 lortu dute garaipena, Ogetan, Errekaleor klubaren aurka. Bizkaia Tornoan Huizi-Martin eta Irazustabarrena-Etxaniz finalera sailkatu dira.

Euskal Herriko Kluben arteko Ligan jokatu zuten finala, Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak  nagusien mailan. Gasteizeko  Ogeta frontoian jokatu zen  Hernaniren eta Errekaleorren arteko norgehiagoka, eta hernaniarrek jantzi zuten Euskal Herriko Kluben arteko Ligako txapela, 30-18 irabazita.

Horrez gain, paleta larruzko Bizkaia Torneoan semifinalak ere jokatu zituzten. Bertan, Maider Huizi hernaniarrak eta Nagore Martinek Ariane Arrieta eta Uxue Agirresarobe garaitu zituzten: 2-0. Eta beste partiduan, Amaia Irazustabarrenak jokatu zuen  Leire Etxanizekin, eta garaipen lortu zuten (2-1).

 

Trinkietean, kadete mailan, hernaniarren arteko finala

Eskuz, berriz, trin­ketean izan zituzten partidu garrantzitsuenak, Gipuz­koako Txapelketan. Xuban Iturbek 30-10 garaitu zuen aurkaria, eta Oier Azpeitiak 30-25 irabazita bi hernaniarrek elkarren artean jokatuko dute finala. 

Azpimarratzekoa da Ekhi Oses infantilak Lizarran jokatzen den Suministros Monjardin Txapelketan izan duen asteburu ona. Ostiralean Baleztenaren (Leitza) aurkako final-laurdenak jokatu zituen 18-5 irabaziz, eta igandean finalerdia jokatu zuen Bidarteren (Leitza) aurka,  18-10 garaipena errepikatuz. Finala datorren igandean jokatuko du Lizarran. Hodei Exposito ere Malerrekako Torneoko finalera sailkatu da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!