Garaipena puntu batera asteburuan, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00
Mutilen taldeak AƱorgaren aurka neurtu zituen indarrak larunbatean.

44-43 galdu zuten astigartarrek Atletico SS-en aurka. Nesken taldeak ere porrota jaso zuen Ostadarren kontra.

Asteburu gogorra izan da bailarako saskibaloi taldeentzat. Izan ere, astigartarrek zein hernaniarrek galdu dituzte jardunaldi honetako partidu guztiak.

Mundarroko mutilen taldeak Atletico SS izan zuen aurkari, Aieten, larunbat arratsaldean. Norgehiagoka bizia izan zen eta astigartarrek garaipena lortzeko aukera izan zuten arren, azkenean, donostiarrek 44-43 irabazi zuten etxean.

Astigartarren nesken taldeak, berriz, Ostadarren aurka neurtu zituen indarrak Lasarteko kiroldegian. Norgehiagoka zaila izan zen Mundarrokoentzat, ez baitzuten asmatu lasartearrei aurre egiten. Eta horixe bera islatu zuen emaitzak, 57-39 itxi baitzen markagailua.

 

Hernanik porrota, etxean

Hernaniarrek etxean jokatu zuten Añorgaren aurkako partidua. Ondo aritu baziren ere, Añorgak partiduko noranzkoa zehaztu eta 49-57ko garaipena lortu zuten etxetik kanpo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!