Emaitza gazi-gozoak, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00

Hernaniko 2.mailako mutilek, Urola garaitu zuten: 24-28. Mundarroko neska kadeteek, berriz, ezin izan zuten Arrasate garaitu.

Joan den asteburu honetan, bailarako eskubaloi taldeek, hiru partidu zituzten; eta haietako bat atzeratu egin zen. Gipuzkoako 2. mailako Hernaniko mutilek Urolaren aurka jokatu zuten Zumarragan, eta 24-28 amaitu zen partidua, Hernani garaile aterata. Mundarroko  neska kadeteek Ingou Arrasate Aren aurka neurtu zituzten indarrak igandean, etxean. Borrokatutako partidua izan bazen ere, talde moreak ez zuen garaipena lortu eta 9-11 bukatu zen partidua, Arrasatek irabazita. Azkenik, Hernaniko neska kadeteek, Ingou Arrasate B taldearen aurka jokatzekoak ziren, baina hainbat arrazoi medio, atzeratu egin zen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!