Euskadiko Ogasunak enpresen autolikidazioak aurkezteko epea luzatzera behartu ditu omikronek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 23a, 00:00

Aldaketa omikrona enpresetan eragiten ari den antolaketa-konplikazioen ondorioz, epemuga berria etzitik urtarrilaren 31ra igaroko da.

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiako Foru Aldundiek urtarrilaren 31ra arte luzatuko dute enpresen autolikidazioak eta aitorpenak aurkezteko eta ordaintzeko epea, zerga-betebeharrak bete ditzaten. Pandemiaren eraginez egutegia ezin izan dute bete.

Ohar baten bidez, foru erakundeek gogorarazi dute zergadunaren egutegian ezarritako data urtarrilaren 25a dela. Hala ere, azaldu dutenez, azken asteetan omikron aldaera eragiten ari den kutsatzeen eta Covid-19ak eragindako isolamendu egoeren ondoriozko laneko bajak jarduera ekonomikoen garapena zailtzen ari dira, eta, zehazki, autonomoen eta enpresen kudeaketan eta antolaketan.

Zerga-betebeharrak betetzea errazteko eta zergadun batzuen eskaerari erantzuteko, Foru Aldundiek komenigarritzat jotzen dute autolikidazioak eta aitorpenak aurkezteko eta, hala badagokio, ordaintzeko epea 2022ko urtarrilaren 31ra arte atzeratzea.

Intzidentzia haundia arazo ugari sortzen ari da zentzu askotan. «Horregatik erabaki dugu epea luzatzea. Lurraldeko hainbat enpresak adierazi digute langileak faltai direla. Hori dela eta, ez dute denbora nahikorik dagokion dokumentazioa prestatzeko», adierazi du Eider Mendoza Aldundiko bozeramaileak.

Udaletxeek Covidak eragindako kalteak jasateko 25,1 milioiko dirulaguntza jasoko dute

Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak ere argi berdea eman dio pandemiaren eragina indargabetzen laguntzeko Estatuak aktibatutako baliabideak lurraldeko udalekin partekatzeko erabakiari. Horrela, Gipuzkoako udalek 25,1 milioiko ekarpena jasoko dute, osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak indartzeaz gain, beste eskumen batzuk baliatzeko erabil daitezkeenak. Udalek aste honetan bertan jasoko dute dirua, Mendozak iragarri duenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!