Gaur hasiko du Master Txapelketa, Aritz Zubirik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 22a, 00:00

Ostegunean aurkeztu zuten Master Txapelketa, Galarretan. Argazkia: Maialen Andres

Prebia jokatuko du goizuetarrak, Aritz Juanenearen kontra, arratsaldeko 16:30etan hasita Galarretan.

Master Txapelketa jokatuko da Galarreta frontoian, datozen bost asteburuetan. Eta nobedadeeta­ko bat izango da Aritz Zubiri goi­zuetarraren partehartzea, aurtengoan. Gaur bertan hasiko da txapelketa, eta aurreneko prebia jokatuko du Zu­birik berak, Aritz Juanenearen kontra. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia Galarretan, eta hirugarren partidua izango da Zubirirena.

Gaur irabaziz gero, semifinaletara sailkatuko da goizuetarra, eta Endika Barrenetxea hernaniarraren kontra jokatuko luke, otsailaren 12an. Beste hiru erremontistak ere hartuko dute parte txapelketan. Imanol Ansa eta Ander Goikoetxea urnietarrek jokatuko dute beste prebia, datorren larunbatean, urtarrilaren 29an. Eta irabazleak, Javier Urriza izango du aurrez aurre, otsailaren 5ean. Otsailaren 19an jokatuko dute finala, bi semifinaletako irabazleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!