Gaur ospatuko da 'Doako Marvel Komikiaren Eguna 2022' Gaueko dendan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 19a, 00:00

Covid-19aren erruz atzeratuta, gaur ospatuko da azkenik Doako Marvel Komikiaren Eguna 2022 Gaueko komiki-dendan. Horrela,
Gauekora hurbiltzen den edonork, espreski egun honetarako argitaratutako Spiderman/Veneno edo Los Vengadores-en komikia eraman dezake etxera guztiz doan. Doako Komikiaren Eguna 2010ean hasi zen ospatzen Euskal Herrian, eta Covid-19aren erruz azken bi
urteotan ospatu ez den arren, Marvel argitaletxekoek jarraitu dute egun honetarako komiki bereziak argitaratzen eta oparitzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!