22. Korrikan parte hartu nahi duen orok batzorde bilerara agertu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

Astigarragan asteartean egingo da 19:00etan kulturetxe zaharrean eta Hernanin ostegunean, Hernaniko AEK euskaltegian bertan.

22. Korrika martxoaren 31n hasiko da eta bertan parte hartzeko modu asko daude. Parte hartu nahi duenak AEK-rekin bat egin dezan eskatu dute antolatzaileek eta horretarako Hernanialdean egingo dituzten Korrika batzordearen lehen deialdian parte hartu daiteke.


Astigarragako batzordea urtarrilaren 18an, asteartean, 19:00etan kulturetxe zaharreko aretoan antolatu da. Hernaniko batzordea berriz, urtarrilaren 20an ostegunean, 19:00etan Hernaniko AEK euskaltegian egingo da.


Bertan 22. Korrikaren nondik norakoak, eta Hernanin eta Astigarragan egingo direnak ezagutzeko aukera izango da, eta, horrela, nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dituzte.


«Konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika gure herrietan izango dela ezagutu eta zabal dezazun da gure nahia», azpimarratzen dute Hernanialdeko AEK-tik.


Gero ere, 12 euroren truke Korrikaren laguntzaile egin zaitezke, Ekin Korrikari! ekimenaren bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!