John Linaresek finala gaur, Irurako trinketean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

Gipuzkoakoaren finala jokatuko du esku pelotari astigartarrak, Iñaki Azkoitiaren kontra, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Hitzordu garrantzitsua dauka gaur, Irurako Ametsa trinkete­an, John Linares astigartarrak: trinketeko Gipuzkoako Txapel­ketaren finala jokatuko du buruz buru, nagusien biga­rren mailan, arratsaldeko 16:30etan hasita. Iñigo Azkoitia az­koi­tia­rra izango du au­rrez aurre.

Oso partidu lehiatua espero da, ligaxkako aurrekariak erakusten duenez. Orduan, multzo berean aritu ziren biak, eta azkoitiarra nagusitu zen, 40-39; baina astigartarrak bukatu zu­en ligaxka aurreneko postuan.

Hernaniarrek ere zita garrantzitsuak dauzkate Irurako trinketean. Gaur, Markel Urdangarin kadeteak jokatuko du 11:30etan, eta irabaziz gero, finalerdietara sailkatuko da. Eta bihar, jubenilen txanda: Unax Manterolak Oier Alegria taldekidearen kontra jokatuko du, eta irabaziz gero finalerdietan izango da; eta Jon Jarak Lapkeko Ituarte izango du aurrean, eta irabazita, multzoko lider bukatuko du, eta finalera sailkatuko da.

Hernaniko frontoian, berriz, maila haundiko partidua izango da gaur, 18:00etan. Euskal Ligako 22 urtez azpikoena jokatuko dute Xabier Apaolazak eta Mikel Lasak, Zeanuriko Joko Alai klubaren kontra, oso maila one­ko gazteak dauzkana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!