Aurkari zuzenen kontra, Mundarro eta Hernani

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

Hernani eta Mundarro.

Hernaniarrek gaur 16:00etan Internacional izango dute aurkari eta moreek Bergarara bidaiatuko dute gaur.

Mundarrok eta Kernanik partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte gaur aurkari zuzenen aurka. Gipuzkoako Lehen Maiala ezin estuago dago aurten eta lehendabiziko bi taldeak eta azken bi sailkatuak kenduta beste hamar taldeak lau punturen aldearekin daude.

Honela gaur, 16:00etan Hernaniko kiroldegian hernaniarrek Internacional izango dute aurkari. Hernanik ez du partidu erraza izango. Internacional puntu bat atzetik dago, baina bi partidu jokatzea falta ditu eta Hernani baino garaipen bat gehiago du. Hamar partidutan sei garaipen ditu eta Hernanik hamabi partidutan bost. Mundarrok berriz Bergarara bidaiatuko du gaur, 20:00etan Soraluce-Bergara taldearen aurka jokatzeko. Mundarrok zazpi garaipen ditu hamabi partidutan eta Deba bailarako taldeak bost partidu ditu irabaziak partidu bat gutxiagorekin. Lehia estua eta borrokatua espero da maila parekoa duten bi talderen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!