Etengabeko euriteengatik, atzo berriro Urumea ibaia atera zen

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00

Urumea aterata atzo goizean, Ibai parkean.

Goizeko 10:30ak aldera, prezipitazioak gutxitu egin ziren eta Urumea ibaiaren emaria jaitsi zen.

Atzo izandako euriteen ondorioz, berriro atera zen Urumea ibaia bailarako hainbat txokoetan, besteak beste, Zubipen, Landaren, Karabelen, Ibaiparkean, Arranbiden eta Olatxon. Gaueko 01:00etan, 1,786 metroko maila zuen Urumea ibaiak, eta emariak gora egin zuen orduak pasa ahala. Atzo goizeko 9:40etan, 2,323 metrotara igo bazen ere, goizeko 10:30ak aldera euri kantitateak behera egin zuen, eta horrek Urumea ibaiaren ur emariaren maila jaitsi zuen. Atzo 19:30etan 1,98 metrotakoa zen ibaiaren maila. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!