Hernaniko eta Mundarroko neskek garaipenak lortu dituzte eta bi klubetako mutilek ezin izan dute irabazi

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00
Hernanik 7-0 irabazi zuen Touring-en kontra.

Hernaniko Ohorezko neskek 7-0 irabazi dute Touring-en aurka, Mundarroko Preferente mailako neskek 1-0 gainditu dute Hondarribia, Hernaniko mutilek 2-0 galdu dute Oiartzunen eta Mundarrok 0-0 berdindu du Tolosaren aurka.

Futbol partidu asko jokatu dira pasa den asteburuan, Eguberrietako geldialdia eta gero, eta denetariko emaitzak izan dira. Hala ere nabarmentzekoa izan da Hernaniko neskek Touring-en aurka lortutako garaipen erosoa. Ohorezko Mailako neskek partidua erraz irabazi zuten Zubipen eta goitik-behera agindu zuten. Sailkapenean bosgarren daude kokatuta 26 punturekin, hirugarren postutik bost puntura.

Mundarroko neskek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten Zarkumendegin Hondarribiaren kontra. 1-0 nagusitu ziren moreak igoera faseko lehenengo partiduan. Ezin hobeto hasi dute azken fasea.

Hernaniko Ohorezko mailako mutilek berriz  2-0 galdu zuten Oiartzunen aurka. Garaipena ezinbestekoa zen goiko postuetara hurbildu ahal izateko, baina emaitza honekin urruti geratu da hirugarren postua. 22 punturekin zazpigarren dago Hernani bederatzi puntura, nahiz eta partidu bat gutxiago izan sailkapenean.

Preferente mailan Mundarrok partidu oso serioa burutu zuen lehen minututik, Tolosaren kontra Zarkumendegin eta 0-0 berdindu zuen. Lehen zatian moreek langari bi aldiz eman zioten tolosarrek aukerarik sortu ez zuten bitartean. 

Aldageletatik itzultzerakoan partiduak bide berdinetik jo zuen hogei minutu baino gehiagoren faltan epaileak etxeko jokalari bat egotzi zuen arte. Astigartarrak bosgarren daude sailkatuta. Postu bat atzetik, puntu bakarrera, dago sailkatua Hernani Billabonaren aurka lortutako 2-1eko emaitzari esker.

 

Jubenil Nazionalak 1-0 galdu du Gasteizen

Hernaniko jubenilek ere ez zuten zorte askorik izan eta 1-0 galdu zuten Aurrera Vitoriaren aurka. Aurrera talderik indartsuenetakoa da eta hernaniarrak ongi lehiatu zuten, nahiz eta azkenean partidua galdu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!