Iruditan

Urumea ibaia aterata, Olatxon

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 13:30

Gainezka egin du Urumea ibaiak gaur, euritearen eraginez, bailarako zenbait tokitan. Eta Goizuetatik Hernanirako bidean, zenbait puntutan atera da ura. Goizean goizetik eman dute abixua, Olatxon ibaiak gainezka egin duela, bideoan ikusi daitekeen bezala. Eta Arranbideko zubia ere hartu du urak goizean, ibaiaren mailaren gorakadarekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!