Bart gaueko euriteek, Urumea ibaia ateratzea eragin dute. Gaueko 00:00etan, 1,786 metroko maila zuen Urumea ibaiak, eta emariak gora egin du orduak pasa ahala. Goizeko 9:40etan, 2, 323 metrotara igo da, baina azken orduan euri kantitateak behera egin du eta, beraz, ibaiaren maila apur bat jaitsi da: 2,318.
Euriteengatik, Urumea bailarako hainbat txoko urez beteta daude, hala nola, Zubipe, Landare, Karabeleko baratzak eta Ibai parkea, besteak beste.