Mundarro Santo Tomas Lizeoaren aurka, etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 8a, 00:00
Neskek Oiarso izango dute aurkari.

Gaur 18:00etan hasita, Astigarragan ariko dira mutilak, eta Don Boscon, berriz, neskak. Hernanik Benta Berrin du hitzordua, bihar. 

Gabonetako geldialdiaren ondoren, bueltan dira, berriro ere, Mundarroko eta Hernaniko taldeen saskibaloi partiduak. 
Gipuzkoako lehenengo mailan, astigartarrek gaur jokatuko dituzte norgehiagokak: batetik, nesken taldeak Oiarso izango du aurrez aurre, arratsaldeko 18:00etan, Don Bosco kiroldegian; eta bestetik, mutilen taldeak Santo Tomas Lizeoaren aurka neurtuko ditu indarrak, kiroldegian, 18:00etatik aurrera.

Hernaniko mutilen taldeak, aldiz, bihar jokatuko du jardunaldi honetako partidua, Gipuzkoako lehenengo mailan. Inter de Mitente izango du aurkari, eguerdiko 12:00etan. Etxetik kanpo izango du partidua; Benta Berri kiroldegian, hain justu, Donostian. Taldeak sailkapen orokorrean gora egiteko borrokatuko du; une honetan, erdialdean dago bost garaipenekin, Mundarrok baino bi gutxiago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!