Komunikazioa, tokikotasuna eta euskera, oinarrian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 8a, 00:00

Botilak eta telazko poltsak egin ditu Kronikak, eta Dobera-Kronikaren bulegoan eskura daitezke. Egunerokoan oinarri dituen hiru hitz nabarmendu ditu, Urumea bailarako herritarrekin bat datozen mezuak jasota. Botilak 5 euroan daude salgai eta poltsak, berriz, 7 euroan. 

Komunikazioa, tokikotasuna eta­ euskera lemapean, botilak eta telazko poltsak sortu ditu Kronikak. Kronikalari kanpainaren barruko proiektua da, eta produktuak Dobera-Kronika bulegoan (Larramendi 11, behea) eskura daitezke. Botilak 5 euroan daude salgai eta telazko poltsak, aldiz, 7 euroan.

Egunerokoan, Kronikak erdigunean ditu komunikazioa, tokikotasuna eta euskera. Horregatik dute protagonismoa, hain justu ere, egindako bi produktuetan.  Hiru hitz horiek  letra larriz ageri dira bietan. Horrez gain, bailarako herritarrei eta komunitateari erreferentzia egiten dion mezu bat ere jaso da poltsan eta botilan:

Herritarrek egiten dute herria, herriek bailara, eta denon artean komunitate bakarra. Zurekin, gurekin, bertatik bertara.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!