Arantzazu Garmendia, Txistulari Bandako zuzendaria

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 4a, 00:00

Txistulari Bandari agur esan zioten Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastianek, Urte Berri egunez, eta atzoko Kronikan eman zen horren berri. Baina albiste horrek zioen, Eva Igarrizek hartu zuela batuta Patxi Apezetxearen eskutik, eta bera izango dela zuzendari berria, eta okerra da hori. Taldeko lehendakaria izango da Eva Igarriz, eta batuta Arantzazu Garmendiak jaso zuen. Bera izango da Txistulari Bandaren zuzendari musikala, aurrerantzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!