Zirt edo zart

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 31a, 00:00

Bidegurutze batean aurkitzen gara, orain arte jarraitu dugun ereduak agorpenera garamatza; ibili dugun bidearen mugara iritsi garenaren zantzu guztiak ditugu.

Bizi dugun ereduak sortu dizkigun egiturazko arazo eta kontraesan guztien aurrean aurkitzen gara: larrialdi klimatikoa, ondasun naturalen agorpena orokortuta, desberdintasun sozial, ekonomiko eta territoriala, zaintzen krisia, krisi ekonomikoa...

XXI. mendeko bidegurutzearen aurrean aurkitzen gara. Zirt edo zart egiteko garaia iritsi zaigu. Bizi garen tokitik eta gure egunerokotik aterabideak bilatzea dagokigu. Elkarrekin eta inor atzean utzi gabe arazo hauei guztiei irtenbideak aurkitzea dagokigu.  Iparrorratz berri bat da proposatzen duguna, elkarrekin egiteko bide berri baten hasiera. Hernani Burujabe proiektuak benetako burujabetza gauzatu nahi du lurralde burujabetza eta justizia soziala ardatz hartuta, pertsonak beti erdigunean jarriz. Hernani Burujabek burujabetza prozesuak sustatu nahi ditu, Sektore estrategikoen jabetza publiko, planifikazio komunitario, eta kudeaketa kooperatiboan oinarrituko diren burujabetza sektorialak garatuz.

Andoni Egia Olaizola.
Hernaniko Tokiko Garapeneko Teknikaria.

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!