Bitartekari Beterri-Buruntza zerbitzua martxan da

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 31a, 00:00

Bulegoa Florida auzoko 28an kokatuta dago, Iturolan.

Aholkularitza zerbitzua erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 688 744 650 telefonora deituta edo bitartekari.beterri@daiteke.com helbide elektronikora idatzita. 

Daiteke Gizarte Aholkularitza zerbitzuak berriro jarri du martxan Beterri Buruntza ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua. Bertan bizitza osoko prestakuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren arloko aholkularitza, bitartekaritza eta informazio zerbitzua eskaintzen da. 

Zerbitzuak, banakako aholkularitza eskaintzen die herritarrei, «pertsonei prestakuntza prozesuetan aholkatuz eta lagunduz». Mota guztietako ikastaroei, tailerrei, profesionaltasun-ziurtagiriei eta, azken batean, eskualdean dagoen edozein motatako formakuntzari buruzko informazioa eskaintzen du, baita atzerriko titulazioen homologazio-prozesuei eta lanbide-esperientzia aitortzeko prozesuei buruzkoa ere. 

Bulegoa, Florida auzoko 28 zenbakian kokatzen da, gaur egun Iturola dena, hain zuzen. Bulegoa astelehenetik ostiralera bitartean dago irekita, goizeko 08:30etatik 16:30etara eta ostiraletan 08:30etatik eguerdiko 14:30etara. Doako zerbitzua da, eta aipatu moduan Daiteke Gizarte Aholkularitzak eskaintzen du eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, berriz, diruz laguntzen du. 

Aholkularitza zerbitzua erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da telefono honetara deituta: 688 774 650, edo bitartekari.beterri@daiteke.com helbide elektronikora idatzita.

Hitzorduak aurrez aurre edo bideo-dei bidez egin ahal izango dira, horrela, «zerbitzua inguruko udalerritako pertsonentzat ere interesgarria izatea errazten da».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!