Emozioa eta zirrara izan ziren nagusi ostiralean, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 26a, 00:00

Adi-adin itxaron zuten astigartarrek Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.

Bailarako txoko guztietan egin zuten geldialdia, eta momentu zoragarriak partekatu zituzten. 

Urtero bezalaxe, oso berezia izan da aurtengoan ere, abenduaren 24a. Urumea bailara osoko herritarrak kalera atera ziren Olentzero eta Mari Domingi agurtzera, eta momentu goxoak eta emozioz betetakoak bizi zituzten herritar guztiek. 


Aski ezagunak dira Euskal Herri osoan bi pertsona horiek, eta, noski, gure bailaran ere ez zuten hutsik egin. Fin-fin antolatu ziren Aranora, Astigarragara, Ereñotzura,  Goizuetara eta Hernanira garaiz iristeko, eta goizean zein arratsaldean, txoko guztietan egin zituzten geldialdiak. Bailarako umeen gutunak jaso, goxokiak banatu, Gabon kantak abestu eta irrifartsu agurtu zituzten haien etorrerara bertaratu ziren haur, gazte eta heldu guztiak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!