Mundarroko eta CD Hernaniko pelotariek lau final jokatuko dituzte txapelketa ofizialetan eta pribatuetan. Igandean, 11:15ean, Tolosan, Aratz Labaka alebinak Ekialdeko kontsolazio finala jokatuko du. Tejeria izango du aurkari, Txulobi taldeko pilotaria. Egun eta ordu berean, baina Elgoibarren, Ekhi Oses haur mailakoak bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko du. Munduate izango du aurrez aurre, Lapkeko klubeko pelotaria. Eta, azkenik, etzi ere, 12:00etan Zarautzen, Hodei Exposito seniorrak Diario Vasco Torneoko finala jokatuko du. Morgaetxeberria bizkaitarrarekin batera jokatuko du eta Murua - Irazustabarrena gipuzkoarrak izango dituzte aurkari. Astigartarrei dagokienez, Imanol Ormazabalek, alebin mailan, etzi jokatuko du Gipuzkoako txapelketako finala, 16:30etan, Azkoitian, Lapkeko Landaren kontra.