Elkarretaratzeak egin ziren atzo goizean eta arratsaldean, Hernaniko eta Astigarragako anbulategi parean. Osasun publikoaren defentsan herritarrak kalera lelopean, eskubidedun kalitatezko osasun publiko baten alde egin zen deialdia, eta osasun langileak zein herritarrak bildu ziren.