Berdinketa Mundarroko mutilek eta Hernaniko neskek etxetik kanpora

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 00:00

Astigartarrak, Oriokoren kontra.

Astigartarrek Getariaren aurka bana berdindu zuten eta neska hernaniarrek 0-0 bukatu zuten Amaikak Baten kontra.

Gipuzkoako futbol jardunaldia nahasia izan da maila eta lurralde guztian zehar. Uholdeen eraginaren eta osasun egoera ren ondorioz, hainbat partidu bertan behera geratu dira azken asteetan. Honela, Hernanik Ohorezko Erregionalean, jokatu behar zuen partidua Usurbilen Mutrikuren aurka atzeratu egin da osasun egoerarengatik.

Hala ere, beste talde nagusiek jokatu dute asteburuan. Mundarroko mutilek 1-1 berdindu zuten Getariako taldearen aurka Orion, Gorengo mailan. Hogeigarren minutuan kanpotarren aldeko falta bat kontrako golean bihurtu zen prezipitazioagatik. Atsedenaldirako hamar minuturen faltan astigartarrek kontra eraso batean berdinketa lortu zuten. Maila berean, Hernanik 2-0 irabazi zuen Usurbilen aurka.

Hernaniko neskek ere 0-0ko berdinketarekin konformatu behar izan zuten Amaikak Baten kontra. Aipatzekoa Mundarroko neskek Oriokoren aurka lorturiko garaipena Gorengo mailan. 2-1 nagusitu ziren. Maila eta multzo berean Hernanik 2-0 garaitu zuen Luberri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!