Plenoak bihar, Astigarragan eta Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 00:00

Abenduko eta urteko azken Osoko Bilkurak izango dira bihar Hernaniko eta Astigarragako udaletxetako Pleno aretoetan. Hernanikoa, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Astigarragakoa berriz 18:30etan. Bietan zazpi puntuko gai ordena dago iragarrita eta Hernanin 2022ko aurrekontuak onartzeko bozkaketa da puntu nagusia. Astigarragan, Sagardoetxearen etorkizunari buruzko herri-galdeketaren antolakuntzarako irizpideak aztertuko dira, baita Garapenerako Lankidetza Programako larrialdietarako laguntzak finantzatzeko dirulaguntzak ere seigarren puntuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!