Kronikaren produktu berriak, eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Botilak eta telazko poltsak egin ditu Kronikak, bere oinarriekin eta Urumea bailarako herritarrekin bat datozen mezuak jasota: komunikazioa, tokikotasuna eta euskera dute ardatz. Salgai daude Dobera-Kronikaren bulegoan, eta gaurko Sortzaileon Azokan.

Kronikalari kanpainaren barru­an, produktu berriak egin ditu Kronikak, bere oinarriekin eta Urumea bailarako herritarrekin bat datozen mezuak jasota. Zehazki, botilak eta telazko poltsak egin ditu, eta herritarrek dagoeneko eskuragarri dauzkate, Dobera-Kronikaren bulegoan (La­rramendi kaleko 11, behea). Gaur bertan, gainera, Sortzaileon Azokan ere egongo dira salgai, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Atsegindegin.
Botila eta poltsa horietan, bi mezu nagusi jaso dira. Batetik, Kronikaren hiru oinarri nagusiak: komunikazioa, tokikotasuna eta euskera. Bailarako herritarren, enpresen eta elkarteen artean ere, oso errotuta dauden hiru ardatz.

Eta bestetik, bailarako herritarrei eta komunitateari erreferentzia egiten dion mezu bat jaso du bertan:

Herritarrek egiten dute herria, herriek bailara, eta denon artean komunitate bakarra. Zurekin, gurekin, bertatik bertara. 

PREZIOAK
Telazko poltsa 7€
Botila 5€

SALMENTA-GUNEAK
Dobera-Kronika 
(Larramendi 11 behea, Hernani)
Sortzaileon azoka 
(Gaur, abenduak 18, Atsegindegin, 10:00-14:00)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!