Panpin lehiaketaren sari-banaketa larunbatean, Sortzaileon Azokan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 16a, 00:00

Mota guztietako liburuak, telazko poltsak, Jon Plazaolak eskainiko duen Irabaziz antzezlanerako sarrerak, eta makina bat opari.

Olentzero eta Mari Domingi panpin lehiaketa antolatu du Kronikak, eta hiru irabazleen izenak larunbatean jakinaraziko dira, Atsegindegin.  

neko, eta motorrak berotzeko asmotan, Olentzeroren eta Mari Domingiren panpin lehiaketa antolatu du Kronikak. Partehartzaileek Sortzaileon Azokan utzi beharko dute panpina, larunbatean, goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean.

Bi kategoria bereiziko dira: umeena (12 urtera artekoa) eta helduena. Sari banaketa 13:00etan izango da, eta, denera, hiru sari banatuko dira, partehartzaileen artean ere zozketa egingo delako. Sari gisa, Dobera-Kronikako liburuak, Jon Plazaolaren ekitaldirako sarrerak, eta beste hainbat sorpresa gehiago jasoko ditu irabazle bakoitzak.

Sortzaileek aukeratuko dituzte panpin gustukoenak
Panpin saridunak azokako sortzaileen bozkek erabakiko dituzte. Hortaz, sortzaileen esku geldituko da erabakia. Noski, zoriak aukeratuko du zozketa bidezko saridunaren izena. 
Sortzaileen postuez gain, aurkeztutako panpinak ere ikusgai egongo dira azokan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!