Suharri Rodriguez 'Paolla', finaletik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdian bosgarren sailkatu zen eta ezin izan zuen lehendabiziko hiru postuetan sartu. 

Suharri Rodriguez Paollak ezin izan du Urrezko Aizkolarien Kopako finalera sartu. Igandean, Aiako probalekuan, finalerdietan aritu zen sei onenen artean, baina finalera sartzen ziren hiru postuetatik kanpo geratu zen bosgarren amaituta. 


Sei aizkolariek sei kanaerdiko moztu behar zituzten eta lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren Jokin Urretabizkaia Basozabal (10:54) donostiarra, Hodei Ezpeleta (11:27) eibartarra eta Xabier Zaldua (12:46) zumarragarra. Laugarren eta finaletik kanpo geratu zen Julen Gabirondo (13:17) urnietarra, bosgarren Paolla (15:39) eta seigarren Patxi Mindegia erretiratu beharrean.


Paolla ez dago udako sasoi berean eta hori nabaritzen da. Hala ere aipagarria Basozabalek eginiko denbora, 10:54.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!