Goikoetxea eta Barrenetxea bigarren edo hirugarren izango dira ligaxkan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

34-40 galdu zuten Urriza eta Labakaren aurka azken partiduan eta Binakako finalerdietako aurkaria asteburu honetan ezagutuko dute.

Urrizak eta Labakak 34-40 gainditu zituzten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a Binakakoaren partiduan. Partidu ederra izan zen, ondo jokatua, peloteatua, erritmo bizikoa eta orain arteko ikusgarriena. Lau pelotariak mailarik onenean aritu ziren, baina azkenean urdinek hobeto bukatu zuten partidua eta merezita lortu zuten garaipena.


Urriza eta Labaka zortzi punturekin eta Goikoetxea eta Barrenetxea hamarrekin utzi ditu garaipen honek. Emaitza hauekin bi bikoteak finalerdietarako sailkatuta daude eta Segurola eta Larrañaga kanporatu dituzte, finalerdietan sartzeko aukerarik gabe. Finalerdietako lau bikoteak ezagutzen dira, baina ez azken jardunaldian ezagutuko den sailkapen ordena. Hori bai, Goikoetxeak eta Barrenetxeak jokatuko dute bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko finalerdia.

Urriza erasokor eta gogotsu
Partiduak protagonista bat izan zuen eta hori Urriza izan zen. Hasieratik atera zen serio eta sailkapena erabakita uzteko gogoz. Aspaldi ikusten ez zitzaion abiaduraz jo zuen pelota, eta gainera jokaldi asko egin zituen. Barrenetxeak ondo defendatu zuen eta erasora ere pasatu zen, baina Labakak ere lan haundia egin zuen eta ia ez zuen pelotarik huts egin errebote asko eramanez. Goikoetxeak, azkenean bi pelota huts egin bazituen ere, ez zion aurpegia galdu eta Urriza haundi bati aurre egin zion.


15-12koaren ondoren, berdinketa ugari iritsi ziren 31 berdinketaraino. Bazirudien partiduak berdinduta jarraituko zuela amaierara arte, baina 32-31koaren ostean urdinek bost tanto egin zituzten eta 32-36 jarri ziren aurretik. Bost tantoko aldea mantendu zuten 33-38koan eta abantaila haundiena azken tantoan iritsi zen, 34-40.

Segurola eta Zubirik irabazi egin zuten
Jaialdiko azken partiduan Segurola eta Zubiri goizuetarrak 31-40 gainditu zituzten Juanenea eta Zaldua 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!