Hodei Exposito DV Torneoko nagusien finalera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Hodei Exposito jokaldia egiten. Argazkia: Mikel Askasibar.

Astigartarrak Morgaetxeberria bizkaitarrarekin batera 22-10 irabazi zieten Alberdi eta Arbizuri.

Hodei Exposito pelotari astigartarra CD Hernaniko klubarekin ari da jokatzen eta pasa den larunbatean DV Torneo ospetsuaren finalera sailkatzea lortu zuen. Morgaetxeberria bizkaitarrarekin batera 22-10 irabazi zuten Alberdi eta Arbizuren aurka, Eibarren jokatu zen DV Torneoko finalerdian. Finala abenduaren 26an jokatuko dute Zarauzko pelotalekuan. Aurkariak Murua eta Irazustabarrena izango dira. Final egunean, promesa finalean, ez da izango Eñaut Lizeaga astigartarra. Arrillaga eta Iztuetaren kontra 22-12 galdu zuen Eskuzarekin batera. Mundarroko pelotariak ez zuen bere herrikidearen emaitza lortu eta astigartar bakarra sailkatu da finalera.


 Bailarako pelotariek partidu gehiago jokatu dituzte asteburuan zehar. Trinketean esaterako Mundarroko Oier Gurutzealdek 40-29 irabazi zuen Epleko aurkariaren kontra. 


C.D. Hernaniko pelotarien emaitzak erregularrak izan ziren pasa den astean, 14 porrot eta 15 garaipenekin. Garrantzitsua izan zen Ekhi Oses infantilaren garaipena Gipuzkoako Txapelketako final-laurdenean, 8-6 eta 8-0 irabazi zion Oiarbideri (Eple) eta aste honetan jokatuko du finalerdia. Alebinetan finalerdia jokatuko duen beste pelotaria Ormazabal astigartarra izango da. Mundarrokoak Oier Arsuaga hernaniarra gainditu zuen 2-0, 8-5eko eta 8-2ko partzialekin.


Emaitzarik txarrena Aratz Labaka eta Oier Arsuagak izan zuten, 18-4 galdu eta gero Ansola eta Urrestillaren (Ilunpe) aurka Elizondoko torneoko finalerdian, baina aipatu behar da porrot onek ez duela zikintzen jokatu duten txapelketa ona. Manex Alberdi infantilak, Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetan, 8-6 eta 8-6 galdu zuen Muxikaren aurka (Bergara)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!