Lokatzezko hondartzak, uholdeen biharamunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Joan den astean izandako euriteengatik, Zubipe lokatzezko hondartza bilakatu da. Ondorioz, ezin da bertan entrenatu.

Ibaiaren maila jaitsi denean, ura joan eta lokatza geratu da bailarako toki askotan. 

Lokatzez beteta esnatu dira Urumea bailarako txoko asko, pasa den astean izandako euriteen eraginez. Bi egunetan euririk egin ez badu ere, lokaztuta daude Zubipe, Landare, Andre Gobadarien ibai parkea, Karabeleko, Ergobiko hainbat leku, eta bailarako beste txoko asko.



Udal langileak, klubetako zu­zendariak zein herritarrak, lokaztutako eremu hauetan lanean ari dira, «egoera hobetu nahian». Horregatik, laguntza eskatu dute, Zubipetik adibidez: «denon beharra daukagu zelaia garbitu eta entrenamenduetara  itzultzeko. Zenbat eta herritar gehiago, orduan eta hobeto, egoera larria baita», ohartarazi du CD Hernaniko zuzendaritzak, erabat atsekabetuta.

Eurite-gertakaria amaitutzat eman du Añarbek
Añarbek, bestalde, egokitzat jo du egungo eurite-gertakaria bukatutzat ematea, Urumeak «normal­tasun egoera lortu duelako».  

Landaren oraindik putzu mordoa dago, eta eremua lokatzez beteta. 
 
 
Andre Gobadarien ibai parkea itxita dago, oraindik lokatza eta putzuak daudelako. 
 
 
Bi langile atzo, Ergobiko ibai ondoko pasealekua garbitzen. 
 
 
Karabeleko negutegietan lokatz ugari pilatu da, eta oraindik eremu batzuk bustita daude. 

Erlazionatuak

Uholdeek bailaran utzitakoa

Kronika - Erredakzioa 2021 abe 13 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!