Martuteneko presoentzat gai bilketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 12a, 00:00

Bailarako Parrokiarteko Espetxe Pastoraltzak antolatuta, urtero egin ohi den moduan,  Martuteneko espetxeko presoentzat artikuluen bilketa egingo da eta abenduaren 16an amaituko da. Bilketan interesa izanez gero, Hernaniko parrokiko bulegotik pasatzeko aukera dago (Izpizua 3 behea), bihar arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara bitartean, eta ostegunean, alegia, hilaren 16an, goizeko 12:00etatik 13:00etara. Hortaz gain, abenduaren 20an, elkarteko adiskidetze sakramentua ospatuko dute, arratsaldeko 19:30etan hasita, San Joan Batailatzaile parrokian. Hilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Floridako elizan, eta hilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Ereñotzun. Halaber, ohartarazi nahi izan dute, Eguberri atariko koru eta bandaren kontzertuak bertan behera gelditzen direla, «gauden egoera ikusita, neurri hau hartzea erabaki dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!