Astea literaturaz blai hasteko, bi saio bihar Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 12a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:00etan, Nerea Loiolaren Epizentroa liburuari buruzko literatura solasaldia eskainiko du Kattalin Minerrek Biterin. Euskerazko saioa izango da. Hortaz gain, Astigarragan ere, Erri de Luca idazlearen Imposible liburuaz jardungo du Jorge Carrerok. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera saioari eta Erriberako liburutegian eskainiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!