Bitartean![]() ![]() Euskal Herriko eta Argentinako doinu eta erritmoak uztartzen dituen folk taldea gara. Sortu ditugun kantuez eta hainbat moldaketez osatutako kontzertua eskaintzen dugu. |
Txirikorda![]() ![]() Goizuetako Koro eta Garazi gara (ama eta alaba). Poltsak, buruko zapiak, mototsekoak egiten ditugu eta azken hilabete honetan berrikuntza txiki batekin ausartu gara: bitxiak. |
Izaskun eta Josune![]() Izaskun eta Josune sortzaileak gara. Bertako sendabelarrekin eta gai naturalekin egiten ditugu gure produktuak; besteak beste, ukenduak, hortzetako pasta eta xaboiak. |
Berexi Art![]() Sorkuntza forma ezberdinetan, ilustrazioaren munduan murgilduta nago Berexi Art proiektuan. Batik bat, diseinu grafikoaren eta serigrafiaren bitartez, ilustrazioak lantzen ditut. |
Hiruloretxo![]() ![]() Poltsak eta motxilak eskuz margotu eta josten ditugu. Marrazkiaren arabera, atzeko tela aukeratzen dugu. Data hauetarako opari polita da. Hernanin eginak dita, bakoitza diseinu batekoa. |
Maite Arrieta![]() ![]() 30 urte baino gehiago daramatzat arte ederretan. Olioa, serigrafia, grabatuak, akuarelak... azkenaldian, lore eta hosto naturala erabiliz, erretxinekin eta bitxitegiarekin egin dut lan. |
Otsaihen![]() Hernanin sortu eta, egun, Berriozarren dugun Euskal Garagardo Kooperatiban egindako garagardo artisauak egiten ditugu. www.otsaihen.eus-en ikusi eta eskatu. Hernanin dena ez delako sagardo! |
Sigue la Estela![]() ![]() Umeentzako Sigue la Estela produktuak egiten ditut modu pertsonalizatuan. Maitasun askorekin produktu barietate ugari egiten ditut, baita urtebetetzeetarako produktuak ere. |
Marina Torres![]() Marina naiz eta Hernanin daukat denda. Eskuz egindako poltsa eta osagarri jasangarriak eskaintzen ditut. Hortaz aparte, beste emakume sortzaileen produktuak ere ekaintzen ditut. |
Markel Oiarzabal![]()
|
Dobera-KronikaDobera-Kronikak telazko poltsak eta botilak jarriko ditu salgai. Kronikalari zein Doberako bazkide egiteko aukera ere egongo da, eta Doberak bere produktuak jarriko ditu eskuragarri. |