Hernaniren eta Ostadarren arteko derbia bertan behera geratu da

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Hernaniko mutilek Deban jokatuko dute gaur eta Mundarrok Danena hartuko du gaur Zarkumendegin.

Hernani eta Lasarteko Ostadarren arteko bizilagunen derbia gaur zen jokatzekoa Zubipen, nesken Ohorezko Erregional mailan, baina bertan behera geratu da uholdeen eraginez .Aurretik  jokatzekoa zen beste derbia ere, Urnietaren aurka, suspenditu egin da.

Bestetik, Hernaniko mutilen talde nagusia, Ohorezko Erregional mailan, Debara joango da gaur 16:30etan, Amaikak Bat taldearen aurka neurtzeko. Aurreko partidua Elgoibarren kontra bina berdindu eta gero garaipena lortzeko aukera dute azkenaurrenaren aurka.

Jubenil Nazionalak Donostian jokatuko du bihar, goizeko 10:30etan, Arrupe Chaminade, Sanse bezala ezagutzen den taldearen aurka. Zortzigarren postuan daude donostiarrak eta hamahirugarren hernaniarrak.

Mundarrok bere aldetik, Zizurkilgo Danena taldea izango du aurkari gaur, 16:00etan, Zarkumendegin. Parekotasun haundia dago Preferente mailan, baina astigartarrak aurretik daude sailkapenean eta irabazi beharreko partidua da aurrera begira jarraitzeko. Bestetik, Mundarroko neskek Luberriren aurka Berion jokatuko dute gaur ordu berean, Preferente mailan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!