Gaur Hernanik eta Mundarrok, etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Mundarrok kiroldegian jokatuko du gaur.

Bergara eta Take izango dira aurkariak 16:00etan eta 18:00etan.

Hernaniko eta Mundarroko mutilen saskibaloi talde nagusiek gaur jokatuko dituzte, Hernaniko eta Astigarragako kiroldegietan, lehenengo mailako partiduak. Hernanik 16:00etan jokatuko du Bergararen kontra eta Mundarrok, 18:00etan, Tolosako Takeren aurka.

Tartean, 17:00etan, Mundarroko neskek Errenterian Don Boscoko pistan jokatuko dute Oiarsoren kontra.

Aipagarria da mutil kadeteetan Hernaniren eta Mundarroren arteko derbia izango dela, gaur 10:00etan, Astigarragan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!