Labaka-Arsuagak Elizondoko final laurdenak jokatuko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Oier Gurutzealdek Iruran jokatuko du gaur.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan zortzi partiduetan ariko dira pelotari hernaniarrak
eta astigartarrak.

Atzo eskuz banakako hiru finalaurden jokatu zituzten Hernaniko eta Mundarroko pelotariek infantil eta alebinetan. Gaur,  erreleboa Labakak eta Arsuagak hartuko dute Elizondoko txapelketa pribatuan. Partidu hau izango da asteburuko garrantzitsuena eta aipagarriena. Irabaziz gero, finalerdietara sartuko da bikote alebin hernaniarra.

Txapelketa pribatuez gain, gaur eta bihar zortzi partidu jokatuko dituzte Hernaniko eta Mundarroko pelotariek Gaskako eta Irurako trinketeetan. Horietako batean Zabala astigartarrak, Alberdi hernaniarra izango du aurrez aurre kadeteetan.

Nagusietan, Oier Gurutzealdek Epleko Aranburu izango du aurkari eta Iñigo Labakak, Epleko Chiapusoren aurka jokatuko du. Partidu horiek Iruran izango dira. Donostiako Gaska trinketean, Lasak eta Cisnerosek Azkoitiko Azkoitiatarrak izango dituzte aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!