Semifinalaren bila gaur, bailarako lau pelotari

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 10a, 00:00

Alebin eta infantil mailako final laurdenak jokatuko dituzte, Gipuzkoakoan.

Gaur bertan hasiko dute asteburuko partidu sorta, bailarako esku pelotariek; eta partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte, gainera. Semifinaleta­ra pasea daukate jokoan lau pelotarik, Gi­puzkoako Txapelketan: Ekhi Oses, Manex Alberdi eta Oier Arsuaga hernaniarrek, eta Imanol Ormazabal astigartarrak.

Gaur daukate final laurdenetako partidua lauek, eta Hernanin ariko dira hiru. Alebinetan, elkarren kontra ariko dira Arsuaga eta Ormazabal, kiroldegiko frontoian, 19:50etan. Eta segidan, infantil mailakoa jokatuko du Osesek, Epleko pelotariaren kontra. Alberdik, berriz, Bergaran jokatuko du, 19:00etan.

Arsuagak, beste zita garrantzitsu bat dauka larunbat arratsaldean: Elizondoko Txapelketako final laurdena jokatuko du, Aratz Labakarekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!